SCROLL

ERREALITATE BIRTUALA

BESTE ERREALITATE BAT BIZITZEKO MODUA

Ingurune erabat digitala, nahi duzuna irudikatzeko.

ERREALITATE AREAGOTUA

INTEGRATU ELEMENTU DIGITALAK MUNDU ERREALEAN

Edukia gehitzen dio inguratzen zaituen errealitateari, informazio interaktibo gehiago emateko.

MUNDU BIRTUAL BAT INGURUAN

SORTU ERREALITATEAN INTEGRATUTAKO BIRSORTZE BIRTUALAK

Berreraiki espazio historikoak lekuan bertan turistak zur eta lur utziz.

Birsortze eta bistaratze interaktiboak erakutsi turismorako, arkitekturarako, industriarako, medikuntza, hezkuntzarako...

Erakutsi zure produktuak modu birtualean, bileretan, azoketan edo ekitaldietan aurrean izango bazenitu bezala.

Edo tamaina handiko makinak, zure publikoak erabili ahal izateko eta zuzenean funtzionatzen ikusteko. Ez eraman haraino!

Etorkizuneko apartamentu eta eraikuntzen maketa birtualak, zure bezero potentzialek ikuspegi globalagoa eta erakargarriagoa izan dezaten.

JAKINMINA DUZU? JARRI GUREKIN HARREMANETAN!

BIRSORTZEA BIZITZEA

ERREALITATE PARALELO BAT, AURREKARIRIK GABEKO MURGILTZE BATEKIN

Errealitate birtualak erabiltzailea mundu digital batean integratzea bilatzen du. Mundu errealetik erabat deskonektatua.

Jada existitzen ez diren iraganeko espazioen berreraikuntzak egin ditzakegu, turismoaren gozamenerako.

Edo etorkizunerantz jo eta oraindik sortu ez diren makinak, produktuak edo eraikuntzak modu birtual eta interaktiboan sortu, inbertsoreei edo etorkizuneko bezeroei erakusteko.

Sortu esperientzia interaktiboak, ezinezko lekuak zeharkatzeko: laborategi birtualak, eguzki-sistema, itsaspeko sakonerak edo lurraren erdigunera bidaiatzea.

PERTSONALIZAZIOA

ZURE AURREZ-AURREKO LAN KOMERTZIALEAN LAGUNTZEKO TRESNAK

Tresna bisualak sortzen ditugu, zure komertzialek zure produktuen ezaugarri guztiak zuzenean erakusteko.

Hainbat kolore, material, osagarri... erakutsi ahal izango dituzte. Ez dago mugarik. Denbora errealean eta modu ikusgarrian.

Errealitatean nola ikusiko diren irudikatzea interesgarria den produktuetan: altzariak, ibilgailuak, burdineria, elektrizitatea, leihoak, kirola... errealitate areagotua perfektua da.

Interaktibitatea barrutik bizitzea behar badugu, hala nola barne-espazioak, dekorazioa, makina handiak edo ibilgailuak, errealitate birtuala plus bat da.

Galdetu konpromisorik gabe!

ninbo@ninbo.es

MUSEOAK ETA IBILBIDE BIRTUALAK AIRE ZABALEAN

KULTURA KALERA ERAMATEKO MODU BERRITZAILEA

Ezagutu ezazu "aire zabaleko museo birtuala" kontzeptuan oinarritutako gure tresna. Edukiak bisitariei modu txundigarrian erakusteko.

Zure espazio turistiko eta kulturalei buelta bat eman nahi badiezu, esperientzia desberdinak eskaini, hondatuta dauden ondareak berpiztu edo eduki entretenigarria duten ibilbideak sortu, konponbide oso indartsua aurkezten dizugu.

MUSEO BIRTUALA AIRE ZABALEAN

SIMULAZIOAK, ESKULIBURUAK ETA PRESTAKUNTZA

DAGOENEKO APLIKATZEN DIREN ETA 4.0 INDUSTRIAN OSATZEN DUTEN TRESNAK

Marketinera, prestakuntzara eta eskuliburu interaktiboetara bideratutako industriarako aplikazioak garatzeko dugun gaitasunari, errealitate birtual eta areagotuaren murgiltze-gaitasuna gehitzen zaio.

Areagotutako errealitateari esker, elementu digitalak kokatuko ditugu benetako makineriaren gainean, pausoz pauso adierazteko piezak nola muntatu edo desmuntatu behar diren, balizko akats bat non dagoen erakusteko edo produktuaren eremuak bereizteko

Errealitate birtualean, "Learning by doing" metodoak aplikatzen ditugu, prestakuntza-ingurune birtualak birsortuz, aurre egin beharreko egoera desberdinekin. Eta horrela, segurtasun osoko ekintza-protokoloak ikasiko ditugu.

Galdetu nahi duzuna.
Hemen gaude zuri laguntzeko.

Izena (derrigorrezkoa)

Emaila (derrigorrezkoa)

Mezua (derrigorrezkoa)

Irakurri eta onartu egiten dut pribatutasun politika.

MILAESKER IDAZTEAGATIK!

Eta gure unibertsoan murgiltzeagatik. Lehen bait lehen zurekin harremanetan jarriko gara.

Bitartean, hobeto

ezagutu gaitzakezu:

GURE UNIBERTSOAN MURGILDU NAHI?
Torrekua eraikina. Jautarkol Plaza zg, 20100 Errenteria Gipuzkoa
ESKUBIDE GUZTIAK ERRESERBATUAK
ES | EU
HASIERA JOKUAK APLIKAZIO INTERAKTIBOAK ERREALITATE BIRTUALA & AREAGOTUA