Serious games, advergaming, online prestakuntza, hezkuntza, simuladoreak, social games, entrenamendu profesionala...
Errealitate birtuala, errealitate areagotua, mugikorrak, PCa, webgunea, ukipen-pantailak, sare sozialak, online proiektuak, jokalari anitzak...
Son herramientas con gran potencial para que tu público interactúe con tus contenidos y se interese.
Hezkuntza inplizitua: Jokuak sortzen ditugu hezkuntza dibertigarria izan dadin. Mekanika jokagarriak eta narratiba, barneratu beharreko edukien inguruan aritzea funtsezkoa da.
Jakin badakigu dibertsioak ikasle inplikatuagoak sortzen dituela. Eta horregatik, garrantzia ematen diogu.
Gure eskaintza eta aukerak ezagutu nahi badituzu, ez izan zalantzarik:
Proiektu bat, ikus-entzunezko ekoizpen bat, jostailu bat edo joko bat egiteko produktu bat baduzu, hemen gaituzu.
Plataforma guztientzako jokuak sortzen ditugu: Mugikorrentzako jokuak, sare sozialak, ordenagailuak, errealitate areagotua edo errealitate birtuala adibidez. Webguneko banner batean agertzen diren jokuak sortu ditzazkegu, eta mundu handi eta narratiba konplexua dutenak ere bai.
Sormen mundutik gatoz. Bideo-jokoak, animazioa, ilustrazioa eta publizitatea. Oso eroso gaude horrelako proiektuekin.
Zure beharrak ulertzen ditugu.
Proiektu bat garatzen ari zara eta unean uneko edo egiturazko laguntza behar duzu? Hemen gaude behar duzun horretan laguntzeko.
Garapenaren alderdi guztietan egin dezakegu ekarpena: Concept art, storyboarding, 3D, ilustrazioa, animazioa, programazioa,...
Gogoratu ere beste motatako proiektuetan parte hartu dezakegula: Gamifikazio plataformak, simuladoreak edo edozein motatako aplikazioetarako lanetan. Bai garapenaren aldetik, baita aholkularitza zerbitzuen aldetik ere.